XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain ez dago sistimaketa sobietarreko marxismoa zehazki arakatzen eta kritikatzen gelditzerik.

Nire ustez honez gero euskeraz dagoeneko ba dadukagun haina azterketarekin zilegi den konklusio bat atereaz hertsiko dut orain artekoa: Alderdiek mundu ikuskera sistimatikoren bat edo filosofiaren bat profesatzea, aboatzea, ez da iadanik erlijio konfesional (Alderdi mohamedano, katoliko ala protestante, berdin da) izatea baino modernoago.

Kontua ez da aitortza gehiago ala gutiago modernoa eduki: Alderdiek aitortzarik edukitzea bera da erreazionario, aitortza hori filosofikoa ala teologikoa izan.

Dudarik gabe erlijio guduen garaiko hondakin bat.

Literatura sobietarraren historiak beste arrisku batez atentzioa emateko aukera eskaintzen du: kulturaren ideologizapenaz, estrategia partikular baten funtzioan.

Esaterako, lehenago euskera ez zen euskera, munduko hizkuntzarik ederrena ta Aitorren hizkuntza baizik.

Ideologizapen hau aspaldi desmaskaratu zen.

Baina berriz ere euskerari ez zaio euskera izanaz utzi nahi: proletarista egiten da....

Ideologikeriak jota bai errealismo sozialistaren teoria ta bai proletkulturalismoa daude.

(Proletkulturalismoa, arrazoipidezko sistimak baino gehiago utopiak).

Horregatik, Alderdiaren menpetik aterata ere haren babesa ere kenduz errealismo sozialistaren teoriak ez dirudi balio haundikoa, ta proletkulturalismoak apenas gehiagokoa.

Errealismoaren teoriak ikusaldeen hierarkia bat asmatu du, guzien gain eta edozein kasutan ikuspegi sozial-historikoa ezarriz, eta hain zuzen sozial-historiko marxista besterik ez (areago, azken finean marxista sobietarra).